XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

8. Artxiboetara eta erregistroetara irispidea izateko eskubideak esan nahi du, besteak beste, agirien kopiak edo ziurtagiriak lor daitezkeela, administrazioak agiri horiek aztertzeko baimena ematen badu, eta, legez ezarritako ordainarazpenik badago, aurrez kitatzen badira.

9. Herri-administrazioek aldizka argitaratuko dute beren esku dauden agiri hauen zerrenda: batetik, gizarte osoa ukitzen dutela-eta zabalkunde berezia egin behar zaien agiriena, eta, bestetik, herritarrek aztergai izan ditzaketen guztiena.

10. Aldiro argitaratuko dira herritarrek edo beste administrazioetako organoek aurkezturiko galdekizunen erantzun eta jarraibideak, zuzenbide positiboaren edo indarrean dauden prozeduren interpretazio direnean, herritarrek administrazioarekiko harremanetan alegaziotzat erabili ahal izan ditzaten.

38. artikulua. Erregistroak

1. Administrazioko organoek erregistro orokor bana izango dute, eta, bertan, organoko administrazio-unitateetan aurkeztutako edo jasotako idazki zein komunikazio guztien idazpena egingo da.

Beste organo edo herritarrei bidalitako idazki eta komunikazioen irteera ere jasoko da.